XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal liburuetatik barna
Herria oihuka.

Salleko Euskal Idazleen Elkarteak (SEIE delakoak) prestatu berria du euskal kanten liburuxka hau.

Jakina denez, talde berak, prestatuak ditu jadanik Euskal literaturaren historia eta Euskara mailaka liburuxka interesgarriak.

Oraingo honetan, Salleko anaiek ia berrehun abesti ezagun eskaintzen dizkigute.

Ia denak han edo hemen grabaturik daude.

Lana interesgarria eta egin beharrekoa deritzagu.

Agian, lan honen hutsunerik nabarmenena zera da: Kanten egileen izenik ez dela agertzen.

Eta hori jakintza da, historia den neurrian.

Bertsolarien izenak, atzoko euskal musikalarienak, gaurkoenak....

Argitaratzen diren Manuel Urbietaren 20 bat kantek, Xabier Leteren 10 bat kantek, gaurko zenbait abeslariren kantek... eta atzoko bertsolarien bertsoek merezi zuten izenen eta norberaren ekintzen aipamenik.

Desgizona.

Kafkiano izan nahi lukeen baina Haranburu Altuniano honek duen merezimendu guztiarekin, nortasun bat agertzen baitu den ipuin honek gure literato prolifikoenenetako baten lanen haria ezagutzeko aukera ematen digu.

Luis literatoa da, eta Luis, bizitzaren beste bere alderdian ere politikoa da.

Agian, bi hari hauk behin baino gehiagotan trabatu egiten dira, literatoaren kaltetan.

Luis honen responsable da, baina kosziente dela deritzagu, hala ere.

Biderik badu.

Anbizio gehiago opa diogu.

Tamainaz eta lanaren mugaz.

Agian, Luisek bere burua definitu behar du idazle gisa.

Eta lortzen dugunean, idazle aberats bat lortua dukegu.

Euskal letren zorionean.

Anai Franzisko, arreba Klara (idazkiak).

Aita Villasanteren Jesukristo ezagutzen duenak, Nere izena zan Plorentxi eta gaurko hau ezagutzen baditu, beste Aita Villasante bat ezagutuko du.

Edo Aita Villasante beste bat da, jendeari ihesten zaion irudi mitifikatua baina mitoak maite ez dituen franziskotarra.

Hala ere, norbaiti gaia deigarri ez bazaio ere, euskarak badu, inondik ere, asenahiaren sendagarririk.